XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Hori da dena?
- Bai
- Baina benetan zer den jakiteko, haren klaseetan egon beharko zenuke
- Ez dut inoren klasean egon beharrik, irakasle bakoitzak ondo aski daki bere ikasleekin moldatzen.
- Zuek, ordea, lehenengo urtea duzue institutuan eta beharbada orain arteko xamurtasunarekin biguinegi ohituak zeundeten.
- Ez da xamurtasun kontua
- Beste irakasle guztiekin ondo moldatzen gara, baina Txintxetarekin ordea...
- Norekin?
- Joxeanekin
- A, bai.
- Ba, orain arte kontatu didazuen guztian ez dut ezer desegokirik ikusi.
- Apunteak hartzen ikastea ohitura ona da.
- Klasean zehar jolasten edo berriketan ari direnak zigortzea normala da, eta abisu gabeko azterketa, etengabeko ebaluaketaren izpirituan sartzen da.
- Ala zer nahi duzue zuek: azken eguna iritsi arte libururik zabaldu gabe egon?
- Ez da hori